Faktoria
Ostegunean
Maddalen Iriarte, 'Faktoria'n
EiTB Maratoiaren eguna izanik, hainbat alditan bat egingo dugu call centerrarekin, eta Santa Luzia azokan ere izango gara, Zumarragan.
-
Maddalen Iriarte. Argazkia: EFE
Gaur 24:00ak baino lehen EH Bildurekin aurrekontuen inguruko akordiorik lortzen ez badu, Eusko Jaurlaritzak 2019ko lege-proiektua erretiratuko duela iragarri zuen. Epe hori amaitu berritan, ostegunean, Maddalen iriarte EH Bilduren legebiltzarkidea izango dugu 'Faktoria'n. 08:30 aldera izango da elkarrizketa.
Gainera, EiTBk biriketako minbiziari eskainitako maratoiaren eguna izanik, call centerrera joko dugu bertan dauden lankideekin hitz egiteko, eta Miren Martinez onkologoa eta Koldobika Llona pazientea elkarrizketatuko ditugu. Bestalde, Santa Luzia eguna izanik, Mikel Serrano Zumarragako alkateari egingo diogu deia. Solasaldian, Gaizka Aranguren, Nerea Azurmendi eta Joseba Arrutik egingo dute eguneko aktualitate politikoaren errepasoa.
10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, aktualitateari begira jarriko zaizkigu Mikel Garcia eta Jurdan Arretxe kolaboratzaileak. Goiz osoan Santa Luzia azokan izango gara, Gorka Otaegi lankidea bertan izango baita. EiTB Maratoiari ere tartea egingo diogu saio osoan.
11:15ean, Mireia Roca arkitektoa Gasteizko Principal antzokiaz ariko zaigu, bere 100. urteurrenean, eta hainbat gasteiztar ezagunekin ere hitz egingo dugu antzokiarne garrantziaz hitz egiteko: Txema Ramirez de la Piscina (EHUko Kazetaritza irakaslea), Toti Martinez De Lezea (idazlea) eta Manex Agirre (bertsolaria).
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.