Itxi

Faktoria

Maddalen Iriarte

'Gobernuak huts egin du aurrekontuen negoziazioan'

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailearen ustez, euren proposamenak aldaketa estrukturala proposatzen zuen, eta Jaurlaritzak erabaki politikoa hartzeko bertigoa izan du.

  • maddalen iriarte

    16:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maddalen Iriarte EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan duenez, serio aritu dira lanean negoziazioan eta hasierako proposamenetatik asko egin dute behera, Jaurlaritzarekin adostasunera iritsi ahal izateko. Hala ere, Jaurlaritzaren azken proposamena ez zaie nahikoa iruditu, besteak beste, 3 urteko planteamenduari ez diotelako seriotasunik aurkitu. 2021ean pentsioak 858 eurora iritsiko direla esateak ez du zentzurik Iriarteren esanetan, ordurako legealdia amaitua izango baita eta agintean nor egongo den ez baitago argi.

Zifretatik haratago, Iriartek uste du kontzeptuen inguruan izan dela desadostasuna. Jaurlaritzak negoziazioan huts egin duela adierazi du, erabaki politikoa behar zelako politika publikoak aldatzeko, eta horrek bertigoa eman diolako. Edo agian "bertigoa EH Bildurekin akordioa egiteari" izan diola, esan du Iriartek. Koalizioak subiranistak erakutsi duela ez duela izan bertigorik Jaurlaritzarekin akordioa egiteko. Iragarritako aurrekontu luzapen baten kronika izan da bere esanetan, Urkullu Lehendakariak kurtso hasieran esan baitzuen luzapena ez zela dramatikoa izango.

Bart gauean negoziazioa itxitzat eman eta aurrekontu proiektua erretiratuta, bestalde, bozeramailearen iritziz, egutegiaren epe batzuk lapurtu egin dizkiola Jaurlaritzak Legebiltzarrari.

Akordiorik ez egonda ere, Iriarteren esanetan, urratsak ez dira alferrik egin, eta negoziazio epeak balio izan du gai hauei buruz hitz egin eta eztabaidaren erdian jartzeko.