Faktoria
Aingeru Epaltza
'Anbulantziak'
Juan Jose Dominguez soziologo eta politologoak maiatzeko foru hauteskundeetarako egin duen aurreikuspenaz aritu da, besteak beste, iritzi emailea.
-
3:22 min
"Andaluziakoaren ondotik, Estatuan, pot egin du hauteskunde aurreko inkesten sinesgarritasunak. Gehienek gehiengo erosoa aurreikusten zioten ezkerrari, Susana Diez sozialistak Juntako lehendakaritzari eusteko adinakoa. VOX ultraeskuindarrak, berriz, ozta-ozta erakutsi behar zuen burua Sevillako parlamentuan. Azkenean, errealitatetik urrunen ibili ziren inkestak izan ziren aurrekontuz eta baliabidez hornituenak zebiltzanak". Horrelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' tartea Aingeru Epaltza idazleak. Juan Jose Dominguez soziologo eta politologoak heldu den maiatzeko foru hauteskundeetarako egin duen aurreikuspena nabarmendu du.