Faktoria
Asteartea
Kataluniako auzia eta euskal presoak, 'Faktoria'n
Magazinean, bestalde, 2019ko egutegiaren bila joko dugu, Zugarramurdiko sorginen komikia ezagutuko dugu eta txalaparta oinarri hartuta masaje teknika berritzailea ezagutuko dugu.
-
Kataluniako preso independisten aldeko elkarretaratzea. Argazkia: EFE
Kataluniako buruzagi independentisten kontrako epaiketa hasiko da formalki astearte honetan, Auzitegi Gorenak atarikoak aztertzearekin batera. Auzi horrek eta ostiral honetan Espainiako Gobernuak Bartzelonarako iragarri duen ministro kontseiluak tentsio giroa nabarmen handitu du Katalunian. Egoera horri buruzko analisia egingo dugu asteartean 'Faktoria'n, Martin Aranburu PdCATeko eduki arduradunarekin. 08:30ean izango da hori.
09:30ean, aldiz, Etxerat-eko Urtzi Errazkin eta Txema Matanzas abokatuak elkarrizketatuko ditu Maite Artolak.
Eguneko sinadura, Amatiñok jarriko du goizeko 08:00etako albistegiaren aurretik.
10:00etako albisteen ostean ekingo dio Ainhara Zuazabeitiak magazinari. Hasteko, Gorka Otaegi lankideak 2019ko egutegiaren bila joko du. Jarraian, Josebe Blanco eta Uxune Martinez kolaboratzailen tartea izango dugu eta, ondoren, 2019ko oparien artean nagusiak zein izango diren jakingo dugu.
11:15ean, Galdakaoko ospitaleko hemodialisi pazienteen bideoaz ariko gara eta, jarraian, 2019ko egutegi ezberdinen errepasoa egingo dugu eta egutegi hauek lortzeko sortzen diren ilaren lekuko izango gara.
12:00etan, Zugarramurdiko sorginak protagonista diren komikiari buruz hitz egingo dugu, eta, azkenik, txalaparta oinarri hartuta masaje teknika berritzailea izango dugu saioan.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.