Itxi

Faktoria

Urte berriko asmoak

'Urte hasieran egunero 20 bat lagunek ematen dute izena gure gimnasioan'

Urteko lehen egunetan izena ematen dutenen erdiek epe laburrera utzi egiten dutela adierazi digu Bilboko Urtzi gimnasioko Asier Onaindiak

  • Gimnasioa.

    14:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gimnasioak prest dira datozen asteetan izango duten "izenemate oldea"ri aurre egiteko. Errege egunaren osteko garaia izaten da, irailarekin batera, gimnasioetan jende berri gehien hasten den momentua. "Gabonak bukatu eta berehala hasten da jende berria iristen. Egunean 20 bat lagunek ematen dute izena", azaldu digu Bilboko Pablo Alzola kalean dagoen Urtzi gimnasioko Asier Onaindia kirol arduradun eta kirol zientziatan lizentziatuak.

Gimnasiora egin diogun bisitan, Onandiak argitu du, batez ere, "osasun arrazoiak direla medio" ematen duela izena jendeak; "Eguberrietan pilatutako kiloak arintzeko". Baina, motibazioak ez die luze irauten: "urte hasieran izena ematen dutenen erdiek jarraituko balite, seinale ona litzateke".

Gabonetan hartutako kiloak botatzeko ariketarik eraginkorrenak eta 2019ko modako kirolak zeintzuk izango diren ere azaldu digu Onaindiak.