Faktoria
Saudi Arabian bizi
Izaskun Kerejeta: 'Oraindik gogorra egiten da'
2002.urtean joan zen lehen aldiz Saudi Arabiara eta, orain, 2014az geroztik, Riadeko Unibertsitate Ospitalean dihardu lanean ginekologo eta obstetra gisa.
-
Izaskun Kerejeta
26:44 min
Euskal Herrira etortzen denean kalean oinez bakarrik ibiltzearekin konformatzen dela aitortu digu Izaskunek. Saudi Arabian bizimoduko esparru guztietan ematen da emakume eta gizonezkoen arteko segregazioa. 2002an joan zen lehen aldiz eta oso esperientzia gogorra izan zen berarentzat. Berriro bueltatu zen Euskal Herrira, baina, azkenean, senarrarekin batera, 2014tik Riaden bizi dira.
Izaskun bera bezala, Mendebaldeko langile asko dago eta guztiak bizi dira beraientzako bakarrik diren urbanizazio batzuetan, "burbuila batean" bezala, berak dioenez. Baina, gutxienez, urbanizazio barruan kirola egin dezakete emakumeek, kafetegietan gizon eta emakumeak elkarrekin egon daitekze. Izan ere, bertakoen etxeetan, bi sarrera daude: emakumeena eta gizonezkoena. Eta berdin beste leku guztietan ere.
Hala ere, herrialdea izugarri ari dela aldatzeko esan digu Izaskunek. Besteak beste, polizia erlijiosoa ez da, ekainaz geroztik, kalean ibiltzen, emakumeen janzkerak eta jokamoldeak kontrolatzen. Entzun hemen elkarrizketa osorik!