Faktoria
Elite Model Look
Erin Boyle, 16 urteko donostiarra Elite Model Look lehiaketako finalean
Modeloen munduan osperik handiena duen lehiaketa da eta finalera iritsi den lehen euskal herritarra da Erin Boyle modelo donostiarra. 30 herrialdetako irabazleekin 29 an izango du finala Tenerifen
-
Erin Boyle
7:50 min
Erin Boyle, 16 urteko modelo donostiarrak Espainiako Elite Model Look lehiaketa irabazi zuen udan eta nazioarteko finalaren atarian, 'Faktoria'n izan dugu. Kontatu digu, oso arropa soilarekin desfilatuko dutela finalean, denak berdin ikusi nahi dituztelako epai mahaikoek. Ostiralean doa bera Tenerifera eta finalerako han izango ditu etxekoak ere.
Modeloen munduan egiten den lehiaketarik garrantzitsuena da Elite Model Look. Lehiaketa honek egin zituen ezagun Gisele Bundchen, Cindy Crawford, Ines Sastre, Linda Evangelista eta Alessandra Ambrosio, besteak beste. Hain zuzen ere Alessandra Ambrosio du Erin Boylek oso gustukoa. 'Telebistan ikusi eta ikaragarria iruditu zitzaidan' esan digu.
Donostiako Zurriola ikastolan ari da Batxilergoa ikasten eta gelakideak ere pozik omen daude. Modelo donostiarra igeriketan aritzen da eta zeharkako xirula jotzen ere bai. Hain zuzen ere Italiatik iritsi berria topatu dugu, Donostiako Udalaren Musika Eskolarekin bertan izan delako. San Sebastian festa kanpoan bizi izan du beraz, baina 'xirularekin Italiako kaleetan jo genuen San Sebastian martxa' eta italiarrei asko gustatu zitzaiela esan digu.