Faktoria
Ostegunean
Ipar Euskal Herriko txaleko horien eskakizunei buruz, 'Faktoria'n
Bestalde, Pascual Askasibar Alemaniako kontzentrazio eremu batean hil zen elgetarraren historia ezagutuko dugu. Magazinean, Fiturren izango gara, eta Paul Urkijoren proiektu berriak ezagutuko ditugu.
-
Txaleko horiek Iparraldean
'Faktoria'k Ipar euskal Herriko txaleko horien eskakizunei buruz tarte berezia egingo du. Luzien Betbeder Ipar Euskal Herriko auzapezen elkarteko presidentearekin aztertuko ditugu eskakizun horiek, eta Emmanuel Macron Presidenteak alkateekin abiatu duen bilera errondari buruz ere galdetuko diogu. Itziar Varela Hendaiako zinegotziarekin errepasatuko dugu herrian zabaldu duten koaderno horia, herritarren ekarpen eta eskariak jasotzeko jarri dutena. Eguzki Urteaga soziologoarekin aztertuko dugu mugimendua eta hark sortu duen egoera politikoa.
Bestalde, Pascual Askasibar Alemaniako kontzentrazio eremu batean hil zen elgetarraren historia ezagutuko dugu, Jesus Mari Txurruka bere senitartekoaren ahotik.
Solasaldiaren tartean Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Riezu arituko zaizkigu aktualitatea xehetzen, eta eguneroko iritzi zutabea, osteguneroko moduan, Aingeru Epaltzaren eskutik.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Fitur turismo azokan aurkezten ari diren berrikuntzak ekarriko dizkigu Madrildik Olaia Urtiaga lankideak. Gainera, Malagako Julen haurrarren kasua dela eta, ura bilatzeko zuloak nola egiten diren jakin nahi dugu. Ura agentziako ordezkari batek kontatuko digu baimenak nola ematen dituzten eta Aymat Geotecnia enpresatik kontatuko digute zuloak nola egiten dituzten. Erreskate lanak gertutik ari dira jarraitzen. Bestalde, Paul Urkijo zinema zuzendaria izango dugu gonbidatu 12:00etan. Bere proiektu berriak Irati du izena eta ezagutuko dugu zer den. Aipatzekoa da Goya sarietarako izendatuta dagoel Errementari filmagatik. Otsailaren 2an izango da sari banaketa.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.