Faktoria
Txaleko horiak
Macronen eztabaida nazionala baliatuko du Elkargoak euskal gaiez galdetzeko
Txaleko horien mugimenduaren atzean zer dago? Eguzki Urteaga soziologian doktorea, Lucien Betbeder Ipar EHko auzapezen elkarteko presidentea eta Itziar Varela Hendaiako hautetsia izan ditugu.
-
20:28 min
Zer dago txaleko horien mugimenduaren atzean? Indarra galtzen ari al dira? Eta zein bide egin dezake herriko etxeetan Emmanuel Macron presidentearen aginduz jarri dituzte kuaderno beltzek? Jakinerazi berri dute maiatzeko Europako hauteskundeetara plataforma aurkeztuko dutela. Urratsa egiten badute, batez ere eskuin-muturreko botoak eramango dituztela uste du Eguzki Urteagak, soziologian doktoreak.
Macron Frantziako presidenteak eztabaida nazionala hasia du eta udaletxeetan jarri dituzten kuaderno beltz horietan jasotako ekarpenei bide emango diela hitza eman du. Hendaiako herriko etxera hurbildu gara 'Faktoria'n, han jarri duten kuadernoa irakurri digu Hendaiako Itziar Varela hautetsiak. Ipar Euskal Herriko auzapezen elkarteko presidenteak, Lucien Betbederrek kontatu digu txaleko horien mugimenduak alkateak kezkatzen ote dituen.