Faktoria
Ile-inplanteak Turkian
Turkia, ile-inplanteen harrobi euskal herritar askorentzat
Istanbulen dagoen Anatomica klinikan hilabetero Euskal Herritik joandako 50 laguni ile-inplantea egiten diete.
-
12:07 min
Ile-inplante ebakuntzak osasun turismo bihurtu dira Turkian. Mundu mailan era horretako inplante kopuru handiena egiten duen herrialdea da eta bezeroen artean, asko Euskal Herrikoak dira. Gure artean dagoen interesa ikusita, lehen aldiz, Estanbuleko Anatomika klinikako profesionalak Bilbon izan dira asteburuan. Interesa azaldu duten bezeroen ile-azterketa egin eta informazioa eskura eman diete. Istanbulen dagoen 250 erietxe estetikoetako bat da Antomica klinika, 'gobernuaren baimen ofiziala duen gutxienetako bat da' Nami Turk klinikako bozeramalearen arabera. Klinika horretan, 'hilabetero Euskal Herritik joandako 50 laguni inplanteak egiten dizkiete'.
Bilboko hotel batean 110 balizko bezero elkartu ditu asteburuan Anatomica klinikak. Guztiak gizonezkoak, 30-40 urte ingurukoak eta batzu jada inplantea eginda dute. Hitzaldi-kontsulta horretan izan da 'Faktoria', inplanteak egin nahi duten bezeroekin, jada ebakuntza egin dutenekin eta Turkiatik etorritako medikuen testigantza entzuteko. Osakidetzak inplante hauei buruz duen iritzia eta Estatuko estetika elkartearen ohartarazpena jaso dugu saioan.