Itxi

Faktoria

Asteazkenean

Eutanasia eskatzen duen Portugaleteko familia, 'Faktoria'n

Maribel Teilaetxeren eutanasia eskaria landuko dugu bere semearekin eta lagunarekin.

  • Maribel Tellaetxe eta bere familia

    Maribel Tellaetxe eta bere familia. Argazkia: Euskadi Irratia

Maribel Teilaetxeren familia eutanasia eskatzen ari da harentzat. Portugaleteko emakume horrek alzheimerra du, eta ahoz eta idatziz eskatua zien senideei memoria galtzean ez zuela bizitzen jarraitu nahi. Eskaera hori gauzatzen saiatzen ari dira haren senar, seme eta lagunak. Eurekin egongo gara bihar Portugaleteko etxean, 'Faktoria' magazinean, 10:00etan.

'Faktoria' 07:00etan hasiko da Maite Artolak gidatutako albistegiarekin. Tarte horretan, Ermuko tren geltoki berriari bisita egingo diogu. Urtero 800.000 bisitarik erabiltzen dute Ermuko Eusko Trenbideko geltokia. Larunbatetik itxita dute, geltoki berria martxan jatzeko egin behar dituzten azken lanak amaitzeko. Geltokia estreinatuko duten egunean, Ermuan izango gara. Solasaldiaren tartean, babes zibileko aginduak betetzen ez dituzten herritarrei buruz egingo dugu gogoeta: Donostian gertatu da, 200 euroko isuna jarri diote korrikalari bati, Pasealeku Berrian olatu handiak zirela-eta jarria zuten hesia pasa duelako. Imanol Andonegi Donostiako Suhiltzaileen Parkeko arduradunarekin hitz egingo dugu 08:45 aldera.

10:00etan, magazinari ekingo dio Manu Etxezortuk. Hasteko, Portugaletera joko dugu Maribel Tellaetxeren familiarekin hitz egitera. Gainera, Matematika maitatzen erakutsiko digu Iera Arrieta matematikariak, eta erleterapiaz ariko zaigu Angelo Gimenez, apiterapian aditua.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.