Itxi

Faktoria

Itxaso Atutxa

'Ez da erraza izango EH Bildurekiko apurtu zen konfiantza berreskuratzea'

Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak aurrekontuen negoziaketetan orain arte izan duen iritzia aldatu du.

  • Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidentea

    Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidentea

    17:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizkaiko jeltzaleen presidenteak aurrekontuen negoziaketetan orain arte izan duen iritzia aldatu du. Itxaso Atutxak publikoki esan du EH Bildu 'benetako gogo eta jarrerarekin' ari zela negoziatzen baina, 'Faktoria'n esan du, ikuspegia aldatu zaiola. 'Uste dut ez dela benetazkoa izan, harrokeria puntua ikusi dut' esan du Atutxak Euskadi Irratian eta harago jo du: 'zaila izango da hor urratu zen konfidantza berreskuratzea'. Hala ere, Bizkaiko EAJko presidenteak ziurtatu du, 'Pedro Azpiazuk eta lehendakariak azken unerarten negoziatzen jarraituko' dutela.

HAUTESKUNDEETARAKO ZERRENDAK

Asteburuan 5.000 lagun elkartu ditu BECen Eusko Alderdi Jeltzaleak, maiatzeko hauteskundeetako hautagiak aurkezteko. Zerrenden osaketan zailtasunak izan dituztela aitortu du 'Faktoria'n Atutxak, 'oso gaitza da bereziki herri txikietan baiezkoa ematea hautagaitzari'. Zerbitu publikoak denbora eskatzen duelako eta gainera, 'hainbat jendek dirua galduz onartzen du kargua'.