Faktoria
Geltoki baten heriotza
Atxuri, trenik gabe geratzen ari den geltokia
Gorka Otaegi
Linearik gabe geratuko den Bilboko geltokian trenaren museoa jartzea proposatu du Burdinbidearen Lagunen Bilboko Elkarteak
-
Javier Castroviejo Gorka Otaegi lankidearekin Atxuriko geltokian
12:02 min
Jada apenas entzun daiteke trenik iristen duela bi urte arte Euskotrenen Bilboko geltoki nagusia zenean. Bilboko Atxuri auzoko geltokian linea bakarra geratzen da, metroaren 3. linearen eraikuntzak bertatik atera ditu Donostia eta Durangotik iristen ziren trenak, eta laster Bermeora doazenek ere agur esango diote geltokiari, Euskotreneko zuzendari nagusi Imanol Lezak adierazi digun bezala: "Tranbia Boluetaraino irits dadin, Bermeorako linea ere Zazpikaleetako geltoki intermodaletik irtengo da".
Dena den, Burdinbidearen Lagunen Bilboko Elkarteak bigarren bizia eman nahi dio geltokiari: "eraikinak baldintza egokiak ditu trenaren museoa jartzeko", azaldu elkarteko kide Javier Castroviejok, "baditugu hainbat lokomotora eta tren historiko, eta baita suntsitzea galarazi dugun hainbat material ere". Gaineratu du, horiek guztiak erakusteko, nahikoak izango liratekeela hiru trenbide eta eraikinaren lehen solairua.
Castroviejok gogorarazi du, otsailaren 12an 23 urte beteko direla Bilboko udalbatzak erabaki zuenetik hiriburuan trenaren museoa ezartzea, "erabakia aho batez ezarri zuten, baina, orain arte ez da gauzatzeko dirurik bideratu".