Itxi

Faktoria

XABIER ZALDUA kazetaria

'Negar malkotan bukatu nuen azken eguna. Oso hunkigarria izan zen'

37 urteren ondoren erretiroa hartu du Euskal Telebistako kazetariak. Oso ataka zailean ikusten du Euskal Telebista, baina etorkizun luzearekin. Orain bizitza bizi eta erritmoa moteldu nahi du

  • Xabier Zaldua Euskal Telebistako kazetaria

    Xabier Zaldua Euskal Telebistako kazetaria

    25:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Erretiroa hartu ondorengo lehenengo astelehenean gonbidatu dugu Xabier Zaldua ETBko kazetaria 'Faktoria' saiora. 'Oso arraro' sentitzen dela esan digu. Azken egunean, laneko ordenagailua itzali aurretik, zalantza askorekin izan arren, lankideei agur mezua bidaltzea erabaki zuen. Jasotako erantzunak irakurtzean 'negar malkotan bukatu nuen. Oso hunkigarria izan zen', esan digu.

Kontatu digu gehiegi bilatu gabe iritsi zitzaiola lanbide honetarako aukera. Ilusio handiz ditu gogoan hasierako urteak eta orain aitortu digu 'oso ataka zailean ikusten dut Euskal Telebista, baina etorkizun luzearekin'.

37 urteko kazetari ibilbidean, irudien editaian gozatu du gehien. Jende asko ezagutzeko aukera eman dio lanbideak eta hori ere gozagarri izan du Xabier Zalduak.

Bere ibilbide profesionala errepasatzeko, Elene Lizarralde eta Estepan Aldamiz-Etxebarria lagun eta lankide ohiak izan ditugu gonbidatu.