Itxi

Faktoria

Renove plana

'Kontzesionarioetan argi dugu diru-laguntza gehigarria eman behar dugula'

Javier Bagues Gipuzkoako auto-kontzesionarioen arduradunak Renove planari buruzko xehetasunak eman dizkigu.

  • Auto kontzesionarioak, RENOVE planaz gain, diru-laguntza gehiagarria emateko prest daude

    Auto kontzesionarioak, RENOVE planaz gain, diru-laguntza gehiagarria emateko prest daude

    5:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Auto salmentez arduratzen den sektoreak txalotu egin du Eusko Jaurlaritzak ibilgailuak erosteko abian jarriko duen RENOVE plana. 2.000 eta 3.000 euro arteko laguntzak emango dizkiote 10 urtetik gorako ibilgailua txatartegira bidali eta kutsadura maila txikiagoa duen autoa erosten duenari. Kontzesionarioak eskertuta daude Industria sailak aurkeztu dien planarekin, eta harago joateko prest daude. Javier Bagues Gipuzkoako auto-kontzesionarioen arduradunak 'Faktoria'n esan du auto kontzesionarioen arteko bilerak egitekoak dituztela. Argi dute 'zerbait egin behar dutela' eurek ere. Gaur bertan saltzaileak elkartzekoak dira, Eusko Jaurlaritzaren plana aztertu eta RENOVEren laguntzaz gain, eurek 'zenbateko ekarpena' egingo duten erabakitzkeo. Baguesek zehaztu du kontzesionario bakoitzaren esku egongo dela, zenbatekoa izango den laguntza hori.