Itxi

Faktoria

Transexualitatea

'Komentario mingarriak ezjakintasunetik datoz'

21 urte ditu Luar Agirrek eta urtebete darama genero transitoan. Horrelako elkarrizketak oraindik beharrezkoak direla azpimarratzen du, baina espero du aurki ez direla behar izango.

  • Luar Agirre

    12:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

21 urte ditu Luar Agirrek. Mutil alaia da, genio txarrekoa, eta transexuala. Duela urtebete hasi zuen bidea, 20 urterekin. Gaur egun, homosexual bati ez zaio elkarrizketarik egiten homosexual izateagatik, baina transexualen kasuan, oraindik, beharrezkoak direla azpimarratzen du. Izan ere, komentario mingarri dezente jasan behar izan ditu, baina horiek guztiak ezjakintasunetik datozela argi du.

Irakasle izateko praktikak egiten ari da, eta mutikoen artean eredu tradizionala eta matxista barneratuta dutela ikusten du. Hauek eta bestelakoak kontatu ditu Luar Agirre gazteak 'Faktoria' saioan.