Itxi

Faktoria

Indarkeria matxista

Tratu txarrak jaso edo lekuko izan, berdina da haurrengan sortutako mina

Haurrak indarkeriaz inguratuta hazten direnean, ez dute beharrezkoa duten babesik jasotzen eta kalte larriak eragiten dizkie. Adinari dagokionez,0-3 urte bitartean larriagoa izaten da sortutako kaltea

  • Haur bat zulo batetik begira

    Haur bat zulo batetik begira

    20:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Olatz Soldevilla psikologoak Berriztu interes sozialeko erakundean egiten du lan; besteak beste, indarkeria matxistaren biktimekin. 2015. urtetik indarkeria matxistaren biktimen seme-alabek biktima izaera dute espainiar estatuan, izan ere, haurrek garapenean kalte ugari izaten dituzte, tratu txarrak jasan edo ikusi badituzte ere.

Olatz Soldevillak azaldu duenez, haurren begiradaren bitartez islatzen dira beldurra, mesfidantza, segurtasun-gabezia… Berriztu erakundeko adituek haurrei esperientzia traumatikoak sortutako blokeotik irteten laguntzen diete. Gehienetan ez dira gai gertatu zaiena hitzen bitartez azaltzeko, jolasaren bitartez jakinarazten dute bizitakoa.

Horrez gain, tratu txar giroan bizi izanak ondorio ugari eragiten dituela azaldu ditu Olatz Soldevillak: amets gaiztoak, elikadurarekin arazoak, depresioa, auto-estimu baxua, antsietatea , fobiak, arazo kognitiboak, jokabide arazoak… Legeak jada seme-alabak ere biktimatzat hartu ditu, baina oraindik lan handia dagoela egiteko azaldu du . Besteak beste, baliabideak , formakuntza, prebentzioa… alor horietan hobetu beharra dago.