Faktoria
Landa eremua
Garai berrietara egokituriko baserriak
Baserri zaharretan bi edo hiru etxebizitza egokitzea baimentzen du Aramaion onartu duten plangintzak. Herri gehiagotan ere hedatzen ari den joera da.
-
Aramaio
16:24 min
Baserri handiak familien premia berrietara egokitzeko, Aramaioko udalak baimena ematen du uneotan bizileku bakarra duten baserriak bi edo hiru etxebizitzetan zatitzeko.
Euskal Herriko baserri gehienak handiak dira, familiak ugariagoak ziren garaietan eraikiak.
Lierni Altuna Aramaioko alkatearen esanetan, neurri honek erraztu egin nahi dizkie gauzak baserri inguruetan geratu nahi dutenei, edo landa eremura bizitzera joan nahi dutenei, etxea euren premietara egokitzeko.
Beñat Mendiburu arkitektoak adierazi duenez, gero eta herri gehiagotan ari dira era honetako neurriak hartzen. Bere esanetan, baserri handien biziraupena bermatzeko egin daitekeen gauza bakanenetakoa da zatitzeak baimentzea.