Itxi

Faktoria

Woodstock: 50 urte

'Askatasun pertsonalaren aldarrikapena izan zen Woodstock jaialdia'

1969. urteko abuztuaren 15etik 18ra egin zuten Estatu Batuetan Woodstock musika jaialdia. Aurten jaialdia errepikatuko dute, jaialdi horrek musikan eta gizartean izan zuen eragina aztertu dugu.

  • Abuztuan 50 urte beteko dira Woodstock musika jaialdia egin zutela Estatu Batuetan

    1969an egin zuten Woodstock jaialdia Bethel herrian, rock musikan historia egin zuen ekitaldiak.

    29:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Woodstock jaialdia 1969. urteko abuztuan egin zuten. Hiru gazteren, Michael Lang, Artie Kornfeld, eta Joel Rosenmanen ideia izan zen, herri horretan grabazio estudio bat eraikitzeko asmoarekin antolatu zuten. Euren herrian ez zuten jaialdia antolatzeko toki aproposik bilatu, eta azkenean Sullivaneko konderrian, New Yorketik hainbat kilometrora zegoen Bethel hirian ospatu zuten, 75.000 dolarren truke, Max Yasgur baserritarraren lursailean.

Sarrerak ez ziren doakoak, baina gehienek dohainik ikusi zuten, hasieran 50.000 ikusle egongo zirela aurreikusten zuten, baina, Woodstockera milaka eta milaka lagun hurbildu ostean, hesia behera bota eta barrura sartu ziren, doako jaialdia bilakatu zen, eta guztira 500.000 lagun bildu ziren.

Alfon Guillók, Jesus Aranberrik, eta Gabi Agirregomezkortak, rock musika egiten zuten 1969an eta jaialdi horrek eurengan izan zuen eragina kontatu digute. Woodstockeko jaialdiaren garrantziari buruz ere hitz egin dugu Jon Gurrutxagarekin, 'Arima Beltza'ko abeslariarekin, eta Santi Gurrutxaga, jaialdiari buruzko tesia egin zuen irakaslearekin. Denek azpimarratu digu, jaialdia sormenaren eta askatasunaren festa izan zela.