Itxi

Faktoria

Donostia-San Sebastian

'Donostiak bereizgarri asko ditu eta ez du letra erraldoirik behar'

Miramar jauregiaren lorategian izan da 'Faktoria' sekulako polemika sortu duelako bertan jarritako kartelak. Donostiarrak, oro har, oso kritiko agertu dira.

  • Donostiako badian jarritako letra urdinak

    Donostiako badian jarritako letra urdinak

    7:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itsusia, petatxua, alferrikakoa... Instalazio urdinak bistak oztopatzen dituela eta badiaren argazkia itsusitu duela uste dute askok. Donostiako Udalak pasa den astean jarri zituen letra urdinak Miramar jauregiaren parkean; 2,3 metroko altuera dute eta urte amaierara arte egongo dira bertan. Haserrea piztu dute "Love San Sebastian. Live Donostia" kanpainaren baitan jarritako letra erraldoiek. Eneko Goia Donostiako alkateak ere onartu du hobetu daitekeela eta esan du ez dutela baztertzen instalazioa lekuz aldatzea. Ikusmina piztu duela argi dago, eta badira letra urdinekin argazkia ateratzera doazenak ere.