Itxi

Faktoria

Ostegunean

Josu Zabala musikaria, aste honetako 'Faktoria'ko gertuko elkarrizketan

Hertzainakeko musikagileari elkarrizketa sakona egingo diogu. Donohue sindromea duen neskato batentzat dirua biltzeko Hego EHko katedralak korrika lotuko dituen Borja Hernandezekin hitz egingo dugu.

  • Josu Zabala, Garirekin batera

    Josu Zabala (ezkerrean) eta Gari (eskuinean), ETb1eko 'Tumatxak' saioan.

Euskal musikaren esparruan, urtemuga urtea dugu 2019a. Aguraingo La Polla Records taldeak 40 urte beteko ditu aurten. Garai berekoa da Hertzainak. Duela 35 urte kaleratu zuten lehen lana, taldearen izena daraman lehen disko hura. Josu Zabala Hertzainakeko musikagilea gonbidatu dugu ostiraleko 'Faktoria'ra, sakoneko elkarrizketa egiteko asmoz.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Donohue sindromea duen neskato batentzat dirua biltzeko Hego Euskal Herriko katedralak korrika lotuko dituen Borja Hernandezekin hitz egingo dugu. Gainera, Europako Parlamenturako hauteskundeak aztertuko ditugu nazioarteko tartean Juanjo San Miguel eta Mikel Rotaetxerekin, eta El secreto de Gibola liburuak atzean duen historia ezagutuko dugu lan horren egilearekin, Ane Odriozolarekin.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan Faktoria.