Faktoria
Metroko salbatzailea
'Suizidatzera zihoala ikusi nuenean, bi aldiz pentsatu gabe salbatu nuen'
EUSKADI IRRATIA | Gorka Otaegi
Aritz Aguiar sestaoarrak suizidioa eragotzi zuen Bilboko metroaren Abatxoloko geltokian. Lekuan bertan oroitu dugu gertatutakoa.
-
Aritz Aguiar suizidatzera zihoan gizona salbatu zuen geltokian
9:12 min
"Jende gehiago zegoen, baina, begiratu besterik ez zuenez egiten, neronek egin nuen". Aritz Aguiarrek harro kontatu digu 'Faktoria'n du nola salbatu zuen ekainaren 15ean Bilboko Metroaren Abatxoloko geltokian bere buruaz beste egiten saiatu zen gizona. Hilabete batzuen ostean, gertakariaren lekura itzuli gara 20 urteko sestaoarraren balentria oroitzeko.
Segurtasun Sailaren meritu-domina jaso berritan, ohartarazten du "gazteen artean gero eta zabalduago" dagoela sufritzen ari den norbait ikustean "lagundu beharrean sakelakoarekin grabatu eta bideoa sareetara igotzea". "Hori aldatu beharra dago, bestela, akabatuta gaude", dio Aguiar-ek. Entzun Gorka Otaegi lankideak egin dion elkarrizketa.