Itxi

Faktoria

Mendi Korrikalaria

'Aurten ere, gauzak ondo, Camille Extreme egingo dut'

Irene Sarrionandiak 70 urte ditu eta Camille Extreme lasterketaren edizio guztietan parte hartu duen pertsona bakarra da. Maialen Otermin bere etxera joan da, Debara, bere afizioaz hitz egitera.

  • Irene Sarrionandia mendi korrikalaria

    Irene Sarrionandia mendi korrikalaria

    21:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurrera film laburreko protagonista da Irene Sarrionandia. 70 urte ditu eta mendi korrikalaria da. Errepidea mendiagatik ordezkatu eta geroztik korrika egitera mendira joaten da. 50 bat urterekin hasi zen. Baina lasterketak egiten ere hasi zen: 'Zegama-Aizkorri' lasterketaren 11 ediziotan hartu du parte. 'Hiru handiak' ere egin ditu, 100 kilometroko lasterketa. Baina Camille Extreme lasterketaren edizio guztietan parte hartu du. Aurten 15. edizioa du. Eta gauzak ondo, aurten ere parte hartuko du.

Minbizia pasatakoa da Irene. Eta gaixotasunarekin ere, bere korrikalditxoak ere egiten zituen. Aurrera film laburrean ezagutu genuen, eta horren aitzakian, Maialen Otermin bere etxera joan da, Debara, bere azken lasterketez hitz egitera.