Itxi

Faktoria

Araski

Gasteiz berdez jantzi da Araski emakumeen saskibaloi taldea animatzeko

Joseba Redondo, Araskiko kirol zuzendaria, Izaskun Garcia, Araskiko jokalaria eta Izar Debia harrobiko jokalariarekin hitz egin dugu. Armentia ikastolako haurren animo mezuak ere jaso ditugu.

  • Araski taldea

    Araski taldea

    18:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Espainiako Saskibaloiko Federazioak Vitoria-Gasteiz aukeratu zuenetik Dia Ligako 2019ko Erreginaren Kopa hartzeko, hiriak babes osoa adierazi die. Gaurtik eta martxoaren 3ra bitartean jokatuko da txapelketa Arabako hiriburuan. Día Ligan lehiatzen diren hiru talde euskaldunak, RP Araski, Lointek Gernika eta IDK Gipuzkoa txapelketan sailkatuta daude.

Araskiko neskak animatzeko bufandak zabaldu dituzte, propio hitzordu garrantzitsu honetarako prestatutako bufandak dira. Gasteizko 90 saltokietan eskura daitezke bufandak. 30 euroko erosketa egiten duenari bufanda oparituko diote. Bufandak "aurrera neskak" leloa darama, berdea da eta saskibaloiko baloia ikus daiteke. Horrez gain, erakusleio askotan alfonbra berdeak, ponpoiak eta banderolak jarri dituzte neskak animatzeko.

Horrez gain, zaleak elkartzeko eta giroa sortzeko, Ama Zuriaren plazan karpa jarri dute, Fan Zone-a. Gaur arratsaldeko 16:00tatik aurrera zabalik egongo da. Hamaika ekintza antolatu dituzte Gasteizen. Araskizaleen kalejira ere egingo dute larunbatean, finalaurrekoak jokatuko diren egunean. Finala igandean izango da, ordu batean.