Itxi

Faktoria

Oskia Sukunza

'Nire enpresan 500 gidari gara eta soilik 5 gara emakumeak'

Oskia duela 5 urte joan zen Belgikara kamioilari izan nahi zuelako eta Nafarroan aukerarik ematen ez ziotelako. Gaur egun, Belgikako banaketa enpresa handienean lan egiten duen emakumeetako bat da.

  • Oskia Sukunza kamioilaria da Bruselan, Iruñan aukerarik ez, eta Belgikara joan zen lan bila.

    Oskia Sukunza kamioilaria da Bruselan, Iruñan aukerarik ez, eta Belgikara joan zen lan bila.

    9:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oskia Sukunza nafarra da. Txiki-txikitatik argi zuen kamioilari izan nahi zuela, bere osabaren kamioian igotzen zenean, beti amestu zuen lanbide hori izatearekin.

Iruñean autoeskolara joan zenean bera zen, bai autobus, baita kamioi gida-baimena ateratzeko izen eman zuen emakume bakarra. Ondoren, lan bila hasi zenean, harridura aurpegi asko topatu zuen, elkarrizketa egitera zihoala esaten zuenean emakume zela ikusita atzera egiten zuten askok. Azkenean, lehengusina batek esanda, Belgikara joatea erabaki zuen autobus gidari aritzeko. Iristean ez zuen frantsesik hitz egiten, baina berak azaldu digun bezala, "ingelesez, eta keinuen bidez komunikatzen nintzen bezeroekin".

Nahiz eta autobus gidari lana gustuko zuen, beti argi izan zuen kamioia gidatu nahi zuela, eta azkenean lanean ezagutu zuen lankide bati esker, kamioilariak behar zituen enpresa batekin jarri zen harremanetan, eta gaur egun, Belgikako supermerkatu bateko banaketa enpresa handienean dabil. 500 langile daude enpresa horretan, baina horietatik 5 dira soilik emakumeak, Oskiak adierazten zigun bezala "gauzak aldatzen ari direla diote, baina oraindik oso-oso neska gutxi gaude kamioian lanean".

Belgikan ondo dago, baina Iruñera bueltatzeko desiatzen dago, "bihar itzulko nintzateke Iruñera, baina baldintza negargarriak eskaintzen dituzte bertan".