Faktoria
Asteazkenean
Pseudozientziak, jopuntuan, 'Faktoria'n
Gainera, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Nerea Alvarez Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendariordea elkarrizketatuko ditugu.
-
Homeopatia
Estatuko osasun ministerioak jo-puntuan ditu osasun terapia alternatiboak. Ohikoenak diren 139 teknika aztertu ondoren, Espainiako Osasun ministerioak ulertu du horietako 73 sasi-zientzia edo sasi-terapia direla eta ez dagoela haien onurari buruzko ebidientzia zientifikorik. Ondorio horrek eztabaida handia eragin du gizartean eta baita mediku elkargoetan ere. Ostegun honetako 'Faktoria'n, Xabier Lertxundi Hego Euskal Herriko Psikiatren Elkarteko presidenteordearekin eta Iñigo Altuna mediku homeopatarekin arituko da gaiaz, 09:30etik aurrera.
Horren aurretik, 08:30ean Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariari eta Nerea Alvarez Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendariorrdeari egingo diogu galdera martxoaren 8az eta greba deialdiaz.
Ostegunero bezala, Aingeru Epaltzaren zutabea entzungo dugu goizeko 08:00etako albistegiaren aurretik.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Gure Ahotsak kontzertuaz ariko gara Sara Mansillarekin eta Olatz Salvadorrekin. Gainera, Mireia Rocak Carlton hotelaren arkitektura aztertuko digu eta hotelaren azpikaldean dagoen bunkerretik egingo dugu konexioa. Azkenik, Txispi magoa ezagutuko dugu. Emakumeak magia munduan ere ari dira sartzen.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.