Faktoria
Lurpean ezkutaturik
Gerra garaiko bunkerra, barrutik
Gorka Otaegi
Jaurlaritzak Espainiako Gerra Zibilean Bilboko Carlton Hotelaren sotoan eraikitako bunkerra bisitatu dugu
-
Lehen Jaurlaritzak Bilboko Carlton hotelaren azpian eraikitako bunkerra gaur egun
5:38 min
Bilboko Carlton Hotela Eusko Jaurlaritzaren egoitza izan zen 1936ko urritik 1937ko ekainera arte. Espainiako Gerra Zibil betean, Franco-ren ejertzitoak Bilbo hartu aurreko hilabeteetan, Jaurlaritzak hormigoizko bunkerra eraiki zuen bertan bonbardaketetatik babesteko. Hainbat historialariren arabera, Jose Antonio Agirre lehendakari zuen lehen eusko jaurlaritzak zenbait osoko bilkura ere egin zituen bunker horretan.
80 urte beranduago, bunkerrak zer-nolako itxura duen ikusi dugu Euskadi irratiko Faktorian. Entzun audioa.