Faktoria
'Gure naufragioak'
'Lagun artean egiten dugu gure musika, eta helburua ondo pasatzea da'
McOnak taldeak bere azken lana, "Gure Naufragioak" aurkeztu du. Taldeak 3 kide berri ditu, euretako bi, Irati Irizar eta Martzel Navarro, "Faktorian" izan dira eta euren musikari buruz hitz egin dute.
-
Irati Irizar eta Martzel Navarro, McOnak taldeko kideek, "Gure Naufragioak" lana aurkeztu digute.
17:34 min
McOnak taldeak bere azken lana, "Gure Naufragioak" kaleratu berri du. Zazpi lagunek osatzen dute taldea, eta urtetako ibilbidearen ostean, aurpegi berriak dituzte, hiru kide berrik osatzen dute taldea, horietako bi dira Irati Irizar eta Martzel Navarrro. Irati eta Martzel "Faktoria"ra etorri dira euren musikari buruz hitz egitera.
McOnak taldearen musika estilo bakar batean ezin dela definitu diote, azken batean euren gustatzen zaiena egiten dutela, eta ez estilo bakar batean definitu daitekeen musika. Martzelen arabera "lagun artean egiten dugu musika, helburua ondo pasatzea da".
Euren letrak denen artean lantzen dituzte, eta adierazi digute, "eguneroko bizitzan ikusten duguna kontatzen saiatzen gara, eta ahalik eta gehien bustitzen". Diskoan parte hartze berezi bat izan dute, izan ere, Amets Arzallusek diskoan dagoen "Nere Kalifornian" abestiaren letra idatzi du.