Itxi

Faktoria

BOEING 737 MAX 8

'Arazorik gabe izango nintzateke Boeing 737 Max 8 hegazkin baten pilotu'

Josu Azkue ingeniaria da, pilotu izateko ikasketak burutzen ari da eta Spotting de Leso taldearen sortzailea. Boeing 737 Max 8 hegazkinarekin gertatutakoaz hitz egin digu, eta hegazkinen segurtasunaz

  • Boeing 737 Max 8 hegazkina

    Boeing 737 Max 8 hegazkina

    14:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Boeing 737 Max 8-ak 5 hilabeteko epean 2 istripu oso antzeko izan ditu. Urrian, Indonesian lehena; Etiopian bigarrena, igandean. 346 hildako utzi dituzte istripu horiek. Istripuak zergatik gertatu diren ez dakigu oraindik, baina hipotesi asko zabaldu dira, eta Josu Azkuek bere iritzia eman digu horien inguruan 'Faktoria'n. 68 hegaldi-konpainiek erabiltzen dute Max 8 modeloa. Tartean, Ryanair, Air Italy, Air China eta Norwegian Airlines. Erregai kontsumoa murrizteko prestatuta dago eta horregatik, bereziki, Low Cost edo hegaldi merkeak eskaintzen dituzten konpainiek erabiltzen dute. Eta batez ere, ozeanoa zeharkatzeko hegaldietara bideratzen dituzte. Dena den, Azkueren arabera, hegaldi mota horiek besteak bezain seguruak dira, ez dute segurtasunean murrizketarik egiterik.

Spotting de Leso taldearen sortzailea ere bada Josu Azkue, hegazkinei argazkiak ateratzen dizkiete.

Horren gain, nahiz eta Boeing 737 Max 8 bat ez izan, emergentziazko lurreratzea egin behar izan duen hegazkin baten inguruan ere hitz egin dugu; bidaiari batek haurra aireportuan ahaztuta utzi zuen eta.