Itxi

Faktoria

Aldaketa klimatikoa

Kaleko eta ibaietako zikinkeriak asko harritu ditu Flandriako ikasleak

Flandriako Menen herriko 15 ikasle Tolosako Orixe BHIko ikasleekin egotera etorri dira. Klima-aldaketa eta jasangarritasunaren inguruko erronka glokalak ari dira lantzen aste honetan.

  • Tolosan, Orixe BHIko ikasleak eta Flandriako Menen herriko ikasleak

    Tolosan, Orixe BHIko ikasleak eta Flandriako Menen herriko ikasleak

    8:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Tolosako ikasleak pasa den urrian izan ziren Menen herrian; orain, haien txanda izan da, astebeteko egonaldia egiten ari dira gurean. Jasotako ondorioak eta bizitako esperientziak gertutik ezagutu nahi izan ditugu; horretarako, Tolosako Orixe institutura joan gara. Joserra Zalakain, Orixe BHIko zuzendariarekin hitz egin dugu eta baita ikasleekin ere. Ane Iguaran, Miren Goikoetxea, Joane Sarasola eta Ander Amatrainek egiten ari diren lana azaldu digute. Flandriako ikasleekin ere hitz egiteko aukera izan dugu.

Klima-aldaketa guztion ardurapeko arazoa dela uste dute eta ikuspegia zabaldu ahal izan dute Flandriako ikasleekin egiten ari dire elkartrukeari esker. Aldaketa klimatikoaren aurkako mobilizazioak Greta Thumberg 16 urteko suediarrak piztu ditu, eta Europa osora zabaldu da aldarrikapena, baita Australia eta Zeelanda Berrira ere. Bada, gurera ere iritsi da oihartzuna eta Tolosan egiten ari direna gertutik ezagutu du 'Faktoriak'.