Itxi

Faktoria

Eli Larrinaga

'Zoriontasuna kanta-marmarrean'

Zorionaren Mundu Egunari lotuta aritu da Eli Larrinaga iritzi-emailea.

  • Eli Larrinaga

    Eli Larrinaga

    2:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Aizu entzule, ba al dakizu non dagoen Butan? Asian bai, baina Asiako zein lekutan? Nortzuk ditu auzokide ipar, hego, eki eta mendebaldean? Paperezko atlas dotorean begiratu behar izan dut eta hantxe dago, Himalaia mendikatearen altzoan; Txinak eta Indiak besarkatutako txirla da Butan. 800.000 bizilagun ditu tamainaz Suitzaren parekoa den lurraldeak, 2000 urtera arte errege absolutuaren esanetara zegoen, egun errege dragoia da oraindik Estatu burua, baina gobernu konstituzionala dute. Telebista eta Internet duela bi hamarkada, 1999an estreinatu zituzten bertan. Ez dakit hedabideetan sekula hango albisterik iritsi zaidan, baina kontua da 2012an Nazio Batuen Erakundeak baietz esan ziola Butanetik sortutako ekimen bati, zein ekimen? Martxoak 20a Zoriontasunaren Nazioarteko eguna izendatzea. Hortaz, hala, badakizue, gauerdira arte zoriontasunaren erreinuan bizi gara denok". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Eli Larrinaga iritzi-emaileak.