Faktoria
Maniobra militarrak
Armadaren hegazkin ontzia iritsi atarian, haserrea Getxon
Asteburuan Getxoko portuan jendeak bisitatzeko moduan egongo da Juan Carlos I armadaren hegazkin ontzia. Kaira heldu aurretik, ordea, Kantauri itsasoan kokatu eta maniobra militarrak egin ditu.
-
Ereagako hondartzaren parean kokatuko da Juan Carlos I armadaren ontzia
7:16 min
Normalean turistaz beteriko gurutzontziak hartzen dituen Getxoko portuak Espainiako Armadaren Juan Carlos I hegazkin ontzia hartuko du ondorengo orduetan. Asteburuan zehar, herritarrek ontzia barrutik ikusi ahalko dute, armadak antolatu dituen bisita gidatuen baitan.
Getxoko udaleko bozeramaile batzordeak gaitzetsi egin du ontzia euren herrian porturatzea, EAJ, EH Bildu, GUK eta PSE-EE taldeen babesarekin. Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Eragozpen Fiskalaren aldeko taldeak ere ez dute begi onez ikusten armadako ontziaren bisita, eta protestak iragarri dituzte astebururako Getxon.
Getxoko portura iritsi aurretik, gerra ontzi honek SIRIO 19 izeneko maniobra militarrak egiten ari da egunotan. Fikziozko Nordia eta Ibernes herrialdeen arteko gerran baleude bezala, Kantauriko uretan ontzia kokatu eta hegazkinek maniobrak egin dituzte puntu desberdinetan geldialdiak eginez, tartean Bardeako tiro poligonoan.