Faktoria
Zirko Domo Barakaldon
'Mundua nola dagoen ikusita, guk zirkua muntatu dugu'
GORKA OTAEGI
Datozen egunetan zabalduko da Euskal Herriko lehen zirku egonkorra Barakaldon. Faktoriak aurrez bisitatu eta probatu du Mikel Pikaza zuzendaria eta Izaskun Cuevas idazkariarekin
-
Mikel Pikaza zuzendaria eta Izaskun Cuevas idazkaria
12:40 min
"Bizitza honetan norberaren ametsak jarraitu behar dira, gu ez gaude zoroak, mundua dago zoratuta, eta hau da gure erantzuna". Horrela azaltzen du Mikel Pikaza zuzendariak zergatik otu zitzaion Barakaldon zirku egonkorra muntatzea. "Ez dugu ezer asmatu. Estatuan eta Europan zehar makina bat dira horrelako zirku egonkorrak". Egun gutxi barru, Barakaldok ere izango du berea Bagatza auzoan.
Ez da ohiko zirkua izango, bere karpa ez da urrunetik ikusiko, eraikin artean sartuta baitago (sei ikastetxez inguratuta). Karpa bera ere ezohikoa da gurean, iglu edo kupula zuri baten itxura du. "Italieraz, "kupula" izendatzeko "domo" hitza erabiltzen da, eta hortik datorkio izena zirku honi", dio Pikazak. 'Faktoria'ko Gorka Otaegi eta Olaia Otxoteko lankideak barrura sartu eta bertan dagoena kontatzeaz gain, pailazoek erabiltzen duten bizikleta nanoa ere probatu dute.