Faktoria
Molinos Vascos
Zorrotzako fabrika abandonatu ikusgarrienaren historia eta etorkizuna
GORKA OTAEGI
Molinos Vascos enpresarena izandako eraikina Bilboko historiaren pasarte esanguratsuen lekuko eta protagonista izan da. Abandonatuta dagoen arren bizi berria eman nahi diote
-
Itsasadarreko eraikin abandonaturik ikusgarrienetakoak bizi berria izan dezake
8:23 min
Inguruan kamioien joan-etorra handia da. Dena den, horietako bat ere ez da sartuko silo erraldoiak dituen Zorrotzako eraikin ikusgarrira. Molinos Vascos enpresak Bilbon eraikitako fabrikak hamarkadak daramatza abandonaturik, baina, bere hormigoizko egitura handiak arreta deitzen jarraitzen du.
Zertarako eraiki zen eraikin handi hura? Zein funtzio bete ditu historian zehar? Zer egingo dute eraikin horrekin etorkizunean? Galdera horiek eta gehiago erantzun dizkigu Industria Ondarearen eta Herri Lanen Euskal Elkarteko Ainara Martinez Matiak, aurreratuz, erakundeek mahai gainean dutela fabrika zaharrari bizi berria eman diezaiokeen anbizio handiko proiektua. Erantzun guztiak 'Faktoria'ko audioan.