Itxi

Faktoria

Zaintzako langileak

Zaintzako langileen borrokak

Onintza Irureta-rekin hitz egin dugu. Bizkaiko zahar egoitzetako langileen 378 eguneko greba arrakastatsuari buruz idatzi duen 'Berdea da more berria' liburuaz eta, oro har, zaintzako langileez.

  • Onintza Irureta

    Onintza Irureta. Argazkia: Euskadi Irratia

    17:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

ARGIA aldizkariko kazetaria da Onintza Irureta Azkune eta urtebeteko lanaren emaitza da Berdea da more berria liburua. Bizkaiko zahar egoitzetako langileek egin zuten 378 eguneko greba arrakastatsuaz idatzi du liburua, zortzi langileren kontakizunekin.

Liburua ez da grebaren kronika soila, grebaren zergatia aztertu nahi izan du. Onintzak azaldu digu greba hura langile borroka eta borroka feminista izan zela eta lan-hitzarmena sinatzeaz gain, lortu zuena handia izan zela: gizartea euren alde jartzea lortu zuten eta grebarekin ahaldundu eta duintasuna lortu zuten. Zaintzaren gaia erdigunean jartzea ekarri zuen grebak.

ARGIA aldizkariaren mendeurrena ospatzeko, Bilbon "ZAINTZAKO LANGILEEN BORROKAK" izeneko mahai inguruan moderatzaile lana egingo du Onintza Irureta-k eta horri buruz ere aritu gara "Faktoria"n.