Faktoria
Señor*k
Gune intimoa, konfiantzaz hitz egiteko gune segurua sortu dute Tabakaleran
Ines Garcia liburuzainak eta Leire Palacios kazetariak sortu dute Señor*k egitasmoa. Tabakalerako Tobacco Days liburu dendan egingo dituzte saioak eta gonbidatu bereziak izango dituzue.
-
Señor*k egitasmoa
16:17 min
Yurre Ugarte idazlea izango da lehen gonbidatua. Virginie Despentesen King Kong teoria izango du ardatz Ugartek, eta bere bizipenen berri ere emango du lehen saioan. Señor*k edozein gairi buruz lasai eta konfiantzaz hitz egiteko gune bat izango da. Topaketa irekiak eta inklusiboak izango direla azaldu dute sortzaileek; euren burua zalantzan jartzen duten pertsonentzat edo esperientziak konpartitu nahi dituztenentzat, besteak beste. Sei astean behin edo elkartzea da asmoa; lehen hitzordua, gaur, martxoaren 27an, 19:00etan da, Tabakalerako Tobacco Days liburu dendan.