Itxi

Faktoria

'Adiorik gabe'

Bideak, zubiak, bihotzak, pertsonak... eta sormena

Patxi Arratibel, Gladys del Estal eta Juan Maria Araluze biktimen senide eta lagunekin elkarrizketatu ondoren sortu dutenaz aritu dira Koldo Almandoz, Aiert Beobide, Juantxo Zeberio eta Olatz Beobide.

  • Juantxo Zeberio, Aiert Beobide, Koldo Almandoz eta Olatz Beobide, Maite Artolarekin

    'Adiorik gabe' egitasmoko sortzaileak

    31:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako 2016ko Kultur hiriburutzatik bizirik dirauen proiektua da 'Adiorik gabe': Indarkeriaren biktimak eta sortzaileak elkarrizketan jarrita, oroitza bultzatu eta zubiak eraikitzeko ariketa artistikoa egiten duena. Orain hiru urteko hartan, bortizkeria sufritu duten 12 familia eta lau sortzailek hartu zuten parte egitasmoaz eta hiru ekitaldi hunkigarri eta eder sortu ziren emaitza gisa. Egitasmoa Donostiako Udalak hartuta, laugarren ekitaldia egingo da orain: datorren apirilaren 6an.

Patxi Arratibelen senideekin elkarrizketan aritutakotik, musika sorkuntzan aritu da Juantxo Zeberio; Juan Maria Araluzeren senideekin izandako gerturatzetik, dantzan arituko da, bizitzaz eta doluaz, Aiert Beobide; eta Gladys del Estalen bizitza irudikatuko du Koldo Almandozek, haren lagunek kontatutakoan oinarrituta. Osagai horiek denak Olatz Beobidek lotuko ditu 'hari fin batez'. Sortu duten lanaz, erakutsi nahi izan dutenaz, eta batez ere, egin duten bideaz aritu dira.