Itxi

Faktoria

Eli Larrinaga

'Makurrarazita'

Sakelako telefonoarekin konektatuta egoteaz gogoeta egin du iritzi-emaileak.

  • Eli Larrinaga

    Eli Larrinaga

    3:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Sardinak lata batean bata besteari itsatsita jartzen dira eta gu antzera doan autobusean sartu gara. Alaba eta bion artean, atzealdeko pasilloan, 40 urte inguruko emakumea dago. Eskuetan, nola ez, mugikorra. Laster hasi da letra letrarekin josten eta “zutik noa autobusean” dioen mezua bidaltzen du gaztelaniaz. Segituan datozkio “jaja” eta barrezka daudela diruditen emotikono-txotxongilo parea. “Ez dauka graziarik” erantzun du berehala andreak; ordainetan bi bihotz gorri iritsi zaizkio. Orduan, denboratxoa hartu du erantzuna osatzeko, baina azkenean, “gaurko zure afaria zeuk prestatu” idatzi eta hala, sententzia joan da hartzailearengana. Hortik aurrera, joan etorriko mezu-katea eten egin da, gutxienez ordu erdiz, gu autobusetik jaitsi arte". Honelaxe hasi du aste honetan 'Faktoria'ko ''Sinadura'' Eli Larrinaga iritzi-emaileak.