Itxi

Faktoria

KORRIKA

'Espero dugu egun hau historikoa izatea Garesentzat'

Oihan Mendo Garesko alkatea eta Aritz Azkona Euskara zinegotzia 'Faktoria' saioan izan dira, Korrika Garestik atera baino ordu batzuk lehenago.

  • Korrika, artxiboko irudi batean.

    Korrika, artxiboko irudi batean.

    13:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur arratsaldean abiatuko da 21. Korrika Garestik (Nafarroa), eta goizean goizetik herrian izan da Euskadi Irratiko 'Faktoria'. Oihan Mendo alkateak esan duenez, 5.000 lagun inguru espero dituzte herrian; horregatik "ardura handia" sentitzen dute. "Emozioz" biziko dute eguna, "urduritasunez baina pozez".

Aritz Azkona Euskara zinegotziak ere ilusioa aipatu du, eta herritarren artean izandako auzolana nabarmendu du. Gares euskalduntzen ikustea ere pozgarria da, Azkonaren arabera: "Zonifikazioarekin euskaldun kopurua oso txikia zen, ia-ia ez zegoen euskaldunik, eta gaur egun %20ra ailegatu gara".

Eskola publikoko 350 ikasle inguru batuko dira festara, Ixone Artxako ikasketa buruak azaldu duenez. Jolasak, herri kirolak, karaokea, Korrika Txikia eta beste egingo dituzte egun osoan.