Itxi

Faktoria

Apirilak 5

Txillardegiren senideekin solasean, ostiraleko 'Faktoria'n

Lehen aldiz elkartu dira Jone Forcada emazte zuena eta lau seme-alabak (Joseba, Jon, Maddi eta Mikel Alvarez) aitari buruz hitz egiteko.

  • Txillardegi

    Txillardegi

21. Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ omenduko du. Korrika abiatu eta biharamunean, Maite Artolak Txillardegiren senideekin izandako elkarrizketa eskainiko du 'Faktoria' saioak. Lehen aldiz elkartu dira Jone Forcada emazte zuena eta lau seme-alabak (Joseba, Jon, Maddi eta Mikel Alvarez) aitari buruz hitz egiteko. 09:20etik aurrera entzun ahal izango da elkarrizketa.

Gainerakoan, gaurkotasunari buruzko gaiak jorratuko dituzte Maite Ubiriak eta Amaia Espinosak, ohiko solasaldian. Eguneko zutabea Begoña Muruagak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, euskal kebab-a dastatuko dugu, Kebasque jatetxean, Jon Casamayorrekin. Gainera, Begisare elkartea kanpaina egiten ari da eskoletan, ikusmen urritasunagatik inor ez baztertzeko, eta horri buruz ariko gara ikusmen urria duten Itxaso Nuin eta Uxoa Esebiorekin eta Begisare elkarteko Amaia Gereñurekin. Azkenik, Gaztearen 28. Maketa Lehiaketaren finala izango da ostiral honetan, eta tarte bat eskainiko diogu finalisten hitzak eta musikak entzunaz.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.