Itxi

Faktoria

Astelehenean

Sexu abusuak salatu dituzten bi gizon, 'Faktoria'n

Javi Hamzaou eta Josu Berra izango ditugu umetan jasandako sexu abusuez hizketan. Gainera, Euskal Herriko Itzulia abiatuko den egunean, sartu-irtena egingo dugu Zumarragan.

  • Josu Berra eta Javi Hamzaoui

    Josu Berra eta Javi Hamzaoui

Javi Hamzaouik salatu du Irungo umezurtz etxean sexu abusuak jasan zituela, 1970eko hamarkadan. Josu Berrak, berriz, Donostiako La Salleko apaiz batek egindako sexu abusuen berri eman du. Biekin izan da Euskadi Irratiko 'Faktoria', eta astelehenean eskainiko du haiekin izandako elkarrizketa.

Horrez gain, Euskal Herriko Itzulia abiatuko den egunean, sartu-irtena egingo dugu Zumarragan. Lehen etapa hasi aurretik herrian arnasten den giroaren berri emango digu Mikel Serrano alkateak.

Solasaldian, Iñaki Galdosek, Gaizka Arangurenek eta Javier Diaz Nocik gaurkotasunari lotutako gaiak izango dituzte hizpide. Eguneko zutabea Mixel Berhokoirigoinek sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, goitibeheratan ibiltzen diren Saioa Elorza eta Maddi Gutierrez ezagutuko ditugu. Bestalde, istripu bat ikusten dugunean zer egin behar dugun azalduko digu DYAko Asier Morenok eta Itziar Estevez ingeniaria, Munich-eko SIEMENS-eko zuzendaritza taldean ari dena, ere izango dugu. Gainera, Txernobilgo haurrak hartzeko familiak behar direla ere gogora araziko digu Olatz Linazisorok Txernobil Elkartetik, Korrika non doan eta zer moduz doazen galdetuko dugu eta Euskal Herriko Itzulia hasiko den egunean, Arritxu Iribarrekin bat egingo dugu eguerdian

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.