Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

'Euskal Herri prekario batean bizi den jendea gero eta gehiago da'

Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak 'Faktoria' saioan esan du Iñigo Urkullurekin biltzen ez badira, lehendakariak "nahi ez duelako" dela.

  • Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia

    Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia

    21:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Prekarietatea nonahi dago, administrazio publikoan zein sektore pribatuan". Hala adierazi du Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusi hautatu berriak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Lakuntzaren hitzetan, "Euskal Herri prekario batean bizi den jendea gero eta gehiago da". Prekarietateak emakumeak kaltetzen ditu gehien, eta ez da kasualitatea, Lakuntzaren arabera.

Gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeen lan gatazkan, Lakuntzari ulergarri egiten zaio grebak gurasoengan sortu duen ezinegona eta haserrea: "Gobernuari eta patronalari exijitzen diegu konponbide bat; gure apustua kalitatearen aldeko apustua da, gutxieneko egonkortasun bat emateko langileei". Lakuntzak dioenez, greba ez da bide erraza inorentzat, eta horra iritsi arte bide luzea izaten da.

Hego Euskal Herriko gobernuekiko harremanaz, Lakuntzak esan du Iñigo Urkullurekin bilerarik ez badute egin, ez dela eurek ez dutelako nahi, baizik eta "lehendakariak ez duelako nahi". Nafarroako Gobernuarekin, berriz, egoera "oso normalizatuta" dutela dio Lakuntzak.

Elkarrizketa sozialeko mahaia hizpide hartuta, kritika egin dio Jaurlaritzari. "Hemen gobernuak esaten du: 'Dena edo ezer ez. Kritikatzen baduzue gobernua, ez dugu zuekin ezertaz hitz egingo'. Gure ustetan hor autoritarismoarekin lotutako konponente bat dago".