Faktoria
Tolosatik Reunion-era
'Jende alaia topatu dugu eta kultur aniztasuna arazorik gabe bizi dute'
Tolosako Lanbide Heziketako ikasleak Reunion uhartean izan dira merkataritzako ikasketak osatzen eta hango bizimodua ezagutzen. KABI proiektuaren babesean egin dute egonaldia.
-
Eki Esnaola, Xuban Ugal eta Juan Luis Nazabal
21:23 min
Tolosatik ia 10.000 kilometrora dago Reunion uhartea, Ozeano Indikoan, Madagaskar-etik ekialdera. Administratiboki Frantzia da Reunion 1.638garren urtetik. Bertan izan dira Tolosako Lanbide Heziketako merkataritzako ikasleak 'Kabi' proiektuaren laguntzarekin. Bi aste egin dituzte hango merkataraitza ezagutuz eta hango ikasleekin batera ibili dira. Jende alaia topatu dute eta kultur aniztasuna arazorik gabe bizi dutela ohartu dira.
Orain han ikusi eta ikasitakoa hemengo ikasleei kontatu behar diete eta ilusioz daude hango ikasleak noiz etorriko diren.
Juan Luis Nazabal irakaslea eta Eki Esnaola eta Xuban Ugal ikasleak etorri zaizkigu 'Faktoria'-ra hango experientzia eta ikasi dutena kontatzera. Josebe Blanco eta Uxune Martinez kolaboratzaileekin osatu dugu tartea, kanpoan ibiltzeak zenbat erakusten duen aztertuz.