Itxi

Faktoria

Apirilak 10

Jose Luis Sukia Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusia, asteazkenean 'Faktoria'n

Ikastoletako lan hitzarmena, hezkuntzaren finantzaketa, matrikulazioa eta bestelako gaiak izango ditugu hizpide harekin. Errefuxiatuekin elkarbizitza lantzen ari diren adibideak ere jasoko ditugu.

  • Ikastolen Elkarteko kideak, aurkezpen ekitaldi batean. Jose Luis SUkia, erdian.

    Ikastolen Elkarteko kideak, aurkezpen ekitaldi batean. Jose Luis SUkia, erdian.

Ikastoletako lan hitzarmena, hezkuntzaren finantzaketa, matrikulazioa eta bestelako gaiak izango ditugu hizpide asteazkeneko 'Faktoria' saioan, Jose Luis Sukia Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusiarekin.

Solasaldian, Jasone Aretxabaletak, Iker Riojak eta Laura Mintegik gaurkotasunari lotutako gaiak jorratuko dituzte. Eguneko zutabea Elixabete Garmendiak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etan ekingo dio magazinari manu Etxezortuk. Hasteko, errefuxiatuekin elkarbizitza lantzen ari diren adibideak jaso nahi ditugu. Busturialdeko Ongi Etorri errefuxiatuak elkarteko Asier Arejita, Donostiako Txantxarreka gaztetxeko Paul Ibarra eta Alexandra Osa eta Boubacar Diouf senegaldarra izango ditugu gurekin. Bestalde, Albaolako aprendiztegian egin duten 'Ezekieltz' itsasontziaren itsasoratzea ikustera joango gara. 'Maribeltz' itsasontziaren errepika da eta Andoni Etxarri jabea ere gurekin izango dugu. Gainera, Aritz Diez Oronoz eta eta Imanol Iparragirre arkitekto sarituak ere izango ditugu.Tradizio klasikoko bikaintasun emergentearen nazioarteko saria irabazi dute New Yorken. Azkenik, goitibeheretan ibiltzen diren Saioa Elortza eta Maddi Gutierrez ere espero ditugu. Hori dute euren pasioa eta zaletasuna

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.