Faktoria
Zientzia
Grafenoa oinarri duen lehen bozgorailua merkaturatu dute
Nanogune ikerketa zentroarekin elkarlanean merkaturatu du SEAS Fabrikker enpresak bozgorailu berri hau. Grafeno oxidoari esker, gailuak erresistentzia handiagoa du korrosioaren kontra.
-
Bozgorailua
3:38 min
Grafeno oxidoan oinarritutako teknologia duen lehen bozgorailua merkaturatu berri du SEAS Fabrikker enpresak, Nanogunerekin elkarlanean.
Toki hezeetan, bozgorailuek korrosioa jasaten dute, eta denboraren poderioz, batez ere belarri fina dutenek antzeman egiten dute kalitatearen galera hori. Hori zegoen hobetu beharra, eta bozgorailuetako konoei grafeno oxidoa aplikatuta egin dute, Nanogunen. Material berritzailearekin, erresistentzia mekanikoa hobetu dutela kontatu digu Leire Barandiaran ikertzaileak, eta bozgorailuak iraunkorragoak izatea lortu.