Itxi

Faktoria

Aingeru Epaltza

'Odol hotzean'

Truman Capoterengandik abiatuta, Bernardo Atxagak Altsasuko auziaz liburua idatziko duela egindako iragarpena izan du hizpide idazle nafarrak.

  • Aingeru Epaltza

    Aingeru Epaltza

    2:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Truman Capote idazle estatubatuarrak kazetaritzaren eta nobelagintzaren arteko mugak hautsi zituen Odol hotzean bere eleberrian. Benetako gertakari batean oinarriturik dago Xabier Olarra tolosarrak euskaratu zigun literatur lan bikain hori. Gau batean, bi gazte alderrai Estatu Batuetako erdialdeko landetxe batean sartu ziren ebatsi asmoz. Zerbait okertu, eta etxeko guztiak garbitu zituzten: aita, ama, alaba eta semea. Hiltzaileak zenbait hilabete geroago harrapatu zituzten. Epaitu eta heriotzera zigortuak izan ziren. Kondena zenbait hilabete geroago konplitu zen, bi gazteak urkatuta. Capotek hilketaren eguneko gertakariak birreraiki zituen, baita ondoko hilabeteetakoak ere, zehapena bete zen eguna arte". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza diazleak.