Faktoria
Urkiri Salaberria
'Sakon hausnartu behar dugu nola berreraiki nahi dugun Notre Dame'
Notre Dameko sutea dela-eta, azalpenak eman dizkigu Urkiri Salaberriak. Arte Ederretan doktore, EHUko arkitektura irakasle eta ondare ez-materialean aditua da.
-
Parisko Notre Dame katedralean sutea
12:47 min
Ikur gotikoa da Notre Dame. 'Altxor kaxa' modukoa, Urkiri Salaberria Arte Ederretan doktore, ondare ez-materialean aditu eta EHUko arkitektura irakaslearen ustez. Testu liburuetan arte gotikoari buruzko ezaugarri guztiak biltu izan dituen katedrala baina, astelehen gauean kiskalita gelditu dena.
Eraikina bera artelan esanguratsuenen zerrendan sartzekoa eta barruan ere baditu zaindu beharreko piezak: Jesusen arantza-koroa da horietako bat, suhiltzaileek 'salbatu' ahal izan dutena.
Urkidi Salaberria adituaren iritziz, orain hasiko dira buruhausteak: 'hausnarketa oso sakona egin behar da edozein esku-hartze egin aurretik. Ikerketa soziologikoak behar dira. Ezin da aditu bakar baten iritzia hartu, erabakitzeko zein iznago den XXI. mendeko penrtsonentzat interbentzio onena'. 850 urte ditu Notre Damek, 'hasierako harriak hor daude', gogoratu digu Salaberriak, orain erabaki behar dugu zer berreraikiko dugun: 'XIX. mendetik dugun irudia ala XII. mendean egin zuten katedralarena'.