Itxi

Faktoria

Fantikorena etxea

30 biztanle ditu Artetak, baina ia 10.000 objektu daude Fantikorena etxean

Nafarroako Olloibar bailaran dago Arteta herria. Bertan, Fantikorena baserrian, Iruñeko erresumaren museo etnografikoa dago eta Elur Ulibarrena museoko zuzendariaren eskutik ezagutu dugu.

  • Iruñeko erresumaren museo etnografikoa

    Iruñeko erresumaren museo etnografikoa

    29:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bazter guztietan, baita sabaian ere, josteko makinak, lanabesak, jostailuak, arropa, antzinako Nafarroako Erresumako txanpon sorta… dago. Bildumak bisitariari lagunduko dio nondik gatozen argitzen, iragana ulertzen. Oraina eta etorkizuna hobeto ulertzeko gordailua izan nahi du museoak.

30 biztanle ditu Arteta herriak, baina ia 10.000 objektu gordetzen dituzte, Nafarroako lurralde historikoari dagozkionak. Jose Ulibarrena, eskultorea, etnografoa da eta duela 50 hasi zen objektuak biltzen; Elur Ulibarrena alabak jarraitu du lan horrekin. Bisita gidatuak egiten dituzte Artetako museo etnografikoan. Doakoa da sarrera eta Elur Ulibarrenak gida lanak egingo dizkigu.

Fantikorena etxea ardatz hartuta, Josebe Blanco eta Uxune Martinez 'Faktoria'ko kolaboratzaileekin gauzak gordetzeaz hitz egin dugu. Entzuleek ere mezu andana bidali digute, zer duten gordeta esan digute