Faktoria
Zientzia
Hildako txerri baten burmuinaren funtzio batzuk berrabiaraztea lortu dute
Ezin esan txerriaren garuna erabat berpiztu dutenik, eta gizakiekin egiterik lortuko duten ere ezin da erabat ziurtzat jo, baina etorkizunean aplikazio klinikoetarako interesgarria izan liteke.
-
Txerriak
4:41 min
Estatu Batuetako Yale Unibertsitatean egin dute zeresana ematen ari den ikerketa hau.
Txerri bat hil eta lau ordu geroago, bere garuna isolatuta hartu eta haren zirkulazio eta zelulen aktibitatea berrabiaraztea lortu dute, 36 orduz.
Burmuina bera berpiztu baino gehiago, burmuinaren funtsezko funtzio zelularrak dira berreskuratu dituztenak. Txerriekin egindakoa gizakiekin lor ote daitekeen ikusteke dago, baina lortuta ere, garbi izan behar da ikerketa honen helburua ez dela gizakia hilezkor bihurtzea.
Aplikazio kliniko interesgarriak lortzeko bidea zabal liteke, hala ere, etorkizunean: esaterako, bihotzekoa izan duen pertsona baten burmuinari bizirik eusteko, erreanimatu bitartean.
Eneko Axpe zientzialariak eta Euskadi Irratiko 'Faktoria' magazineko kolaboratzaileak eman ditu azalpenak.