Faktoria
Roberto Uriarte
'Sanchezek ez dio bizkarrik eman behar herritarrek emandako botoari'
PSOEk Podemosen botoak bereganatzen jakin izan duela azpimarratu du Roberto Uriarte Elkarrekin Podemosen Bizkaiko diputatuak eta dio, orain, Sanchezek kontuan izan behar duela hori.
-
Roberto Uriarte, Elkarrekin Podemoseko Bizkaiko diputatua.
8:14 min
Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordearen adierazpenak "kanpainia hitzak" direla dio Roberto Uriarte Bizkaiko Elkarrekin Podemosen diputatuak; goizegi dela PSOEk "bakarrik gobernatzeko asmoa" duela esateko, hilabete barru ikusiko dela benetako borondatea zein den. Sozialistek Unidas Podemosen botoak bereganatzen jakin izan dutela azpimarratu du 'Faktoria'n eta orain, kontuan izan behar dutela hori. Horri leporatu dio, baita, Euskadin izandako boto galera ere. "Gehiengoen eskubideak sendotzeko, gutxiengoen pribilegioak murriztu" behar direla nabarmendu du, eta hori izango dela Unidas Podemosekin negoziatzeko baldintza nagusia. 42 eserleku lortuta, Unidas Podemos laugarren indar izatera igaro da estatuan. Euskal Autonomia Erkidegoan, lehen indar izatetik hirugarren indar izatera igaro da. Nafarroan ere hirugarren postua eskuratu du.